2013/02/21

Aubixako Euskal Girotze Barnetegia

Astelehenean  Aubixara goaz. Teknologia lagun badugu hemen izango duzue gure barnetegiko egunerokoaren berri. Seguru primeran pasatzen dugula!








OTSAILAREN 26A, ASTEARTEA

Hemen daude azkenean  gure gelakoen argazkiak, kostata baina bai, lortu dugu!
Ikusten duzuenez elurraz gozatzen ari gara ta nola gainera.
Bihar gehiago izango dituzue. Besarkada bat Aubixa-Siberiatik!!


Klikatu irudian/ Hacer clic en la imagen


OTSAILAREN 28A, OSTIRALA

Ailegatu zaigu etxera bueltatzeko eguna eta pozik gaude bai, baina penaz ere hemen bizi izan duguna ederra izan delako. Ekintza polit ugari egin ditugu ta ikusten duzuenez primeran pasatu dugu.
Mila esker barnetegiko irakasleei, ez zitetuztegu ahaztuko!
Hemen duzue egun hauetako zenbait argazki:





Klikatu irudian/ Hacer clic en la imagen




Lemoizko Euskal Girotze Barnetegia

Astelehenean Lemoizera goaz. Teknologia lagun badugu hemen izango duzue gure barnetegiko egunerokoaren berri. Seguru primeran pasatzen dugula!







 

OTSAILAREN 25A, ASTELEHENA

Ailegatu gara Lemoizera. Atzean utzi dugu elurra eta gaur egun lasaia igarotzen ari gara. Hemen dituzue argazkiak.

Klikatu irudian/ hacer clic en la imagen

OTSAILAREN 26A, ASTEARTEA

Gure bigarren eguna Lemoizko barnetegian dugu honako hau. Egin dugu lo bai,  batzuk gehiago,"beste batzuk " gutxiago baina pozik eta alai hasi dugu gaurko eguna nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez. Hemen dituzue atzo gaueko eta gaurko zenbait argazki. Primeran pasatzen ari gara!




Klikatu irudian/hacer clic en la imagen


OTSAILAREN 27A, ASTEAZKENA

Gaur eguraldi ederrarekin esnatu  eta goizean Gorlizera jaitsi gara ur ekintzak egitera . Arratsaldean berriz, jolasak egin  eta zaldiz ibili gara. Zeinen azkar pasatzen ari diren egunak.
Hemen dituzue atzo gaueko eta gaurko argazkiak. Gaur gauean diskoteka eta bihar etxera!  Gozatu gure argazkiekin !

Klikatu irudian/ Hacer clic en la imagen


OTSAILAREN 28A, OSTEGUNA

Ailegatu da gure azken eguna Lemoizko barnetegian. Pozik gaude gaur etxekoak ikusiko ditugulako baina penaz ere bizipen ederrak sentitzeko aukera izan dugulako hemen . Hemendik besarkada ta musu erraldoi bat bidaltzen diegu gurekin egon diren Gabi eta Ainarari  posible egin dutelako  horren gozo egotea.
Hona hemen azken argazkiak!

Klikatu irudian/hacer clic en la imagen









2012/06/10

OLERKIAK 5.A

Hona hemen gelan egin ditugun olerkien irakurketen audioak. Entzun eta disfrutatu!

2012/06/05

TRABAJOS REALIZADOS EN LENGUA CASTELLANA

A continuación tenéis un reportaje y un fragmento del programa de radio realizados por algunos alumnos y alumnas de nuestra clase.

JENDEAURREKO IRAKURKETAK

Hona hemen 6.Bko ikasleek prestatu dituzten jendeaurreko irakurketak. Ea zuen gustokoak diren!

2012/04/17

2012/04/06

INAUTERIAK 2012 - 6.MAILA

Otsailaren 17an Inauteriak 2012 ospatu genituen ikastolan eta 6. mailako ikasleak futbolariz eta animatzailez mozorrotu ginen. "Ai Se Eu Te Pego" abesti famatuaren dantza egin genuen.